balæna

interneteko ur harrotuetan barrena

Ez da onargarria interneten egiten duzuna egiten duzula zuri buruzko informazioa ostu eta helburu komertzial edota politikoekin zure aurka erabiltzea. Hori egiten duten enpresei aurre egiten saiatzen gara gure txikitasunetik, datuak ustiatuko ez dituzten XXI. mendeko webgune eta zerbitzu baliokideak eskainiz.

Zerbitzuak

Mezularitza

XMPP eta Matrix zerbitzari bana daukagu. Berauei esker bat-bateko mezuak trukatzeko, irudiak partekatzeko eta ahots bidezko deiak edota bideodeiak egiteko aukera dugu.

ePosta

Bat-batekoak nahikoa ez badira, ePosta ere badugu. Posta elektronikoaren enpresa handiek zailtasunak jartzen dizkiete gurea bezalako posta zerbitzari txiki eta independienteoi, baina ahalegintzen gara.

Mikrobloggingtza & gizarte sareak

ActivityPub protokoloa darabilten softwarea baliatzen duten zerbitzuak ditugu erabilgarri, idazketa prozesua ez ezik, idatziak fedibertsoan partekatzea erraza izan dadin.

Argazkiak

Irudietan ikusten denaz gain, metadatuei esker informazio zabala jasotzen dute argazkiak elkarbanatzeko webguneek, ondoren profil bat osatzeko. Guk ez dugu horrelakorik egiten.

Musika

Spotifyk diru andana jasotzen du harpidetza eta iragarki ugariei esker, baina oso gutxi ematen die sortzaileei, musikariei. Spotifyren ordezkoa dugu, industria parasitarioari jatekorik ez emateko.

Filmak

Plataforma ugari egon arren, batzuetan ez da erraza gogoko filmerik aurkitzea, gehien-gehienak propaganda estatubatuar direla ez esatearren. Hemen badugu tokia beste film mota batentzat.

Beste tresna batzuk

QR kodeak nahieran sortzea ahalbidetzen duen erraminta eta —arazotxo batzuk konpondu arte— behin-behinean metadatu bilaketa-motorra ere ditugu erabilgai unean.

Euskara

Euskaraz egiten dugu, euskara lehenesten dugu, eta gure zerbitzuak euskaraz eskaintzen saiatzen gara. Softwarearen itzulpena ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, baina!

Jarri harremanetan