Lokalizazioak

YunoHost

Zerbitzarien kudeaketa errazteko helburua duen sistema eragilea da, jakintza tekniko handia izan ez arren norberak ostatatzeko gaitasuna eskaintzen duena. Debianen oinarritzen da.

Movim

XMPP oinarri duen gizarte sarea da. Norberak bere instantzia instala dezake, beste batzuekin federatu daitekeena nahi izanez gero, baina ez du ActivityPub erabiltzen.

Plume

Blog zerbitzua da. Idazle batek baino gehiagok hartu dezake parte eta bakoitzak blog desberdinak izan. Itzulpena ingrownmink4rekin batera elkarlanean. ActivityPub darabil.

Matrix

Nio, FluffyChat, Ditto eta Syphon programen itzulpenetan parte hartu dut. Matrix komunikazio protokoloa sakelakoan erabiltzeko aplikazioak dira.

Photoview eta Librephotos

Argazkiak partekatzeko programak dira biak ala biak, irudiak publiko eginez edo pasahitz bidez babestuz. Aurpegiak antzemateko gaitasuna ere badute.

Monal eta Siskin

iPhone eta iPad gailuetarako XMPP programak dira (Monal macOSerako ere erabilgai dago). Siskinek oraindik ez du euskarazko lokalizazioa inplementatu.

Swiftfin

Swiftfin Appleren gailuetan Jellyfin zerbitzariek eskaintzen duten edukia kontsumitzeko programa da. Beta fasean dago oraingoz eta euskarazko itzulpena noiz onartuko zain.

Metatext eta Ice Cubes App

iOS sistema eragilerako Mastodon aplikazioak dira. Aplikazio ofizialak eskaintzen ez dituen funtzioak dituzte. Ez dirudi Metatextek eguneraketa gehiago izango dituenik.

Impressia

iOS gailuetan Pixelfed erabiltzeko softwarea da. Argazkien egiletza, iruzkinak edo gogokoen kopurua xehetasunetan bakarrik dago ikusgai, azpimarra irudietan jarriz.

Elk

Mastodon web-bezero (interfaze) arin bat da. Alfa fasean egon arren nahiko egonkorra da eta etorkizunean ordenagailuetarako aplikazio propioak ere garatzen ari direla dirudi.

Tuba

Mastodon, GoToSocial, Pleroma, Akkoma eta Fedibertsoko beste zerbitzari batzuk erabiltzeko GNOMErako programa itxurosoa da. Flatpak zaporea dauka eta Tootleren kimu bat da.

Whalebird

ActivityPub zerbitzarietako kontuak erabiltzeko ordenagailurako aplikazioa da. Linux, macOS eta Windowserako dago erabilgai. Kontu bat baino gehiago gehitu daiteke.

Lagrange

Gemini protokoloa darabilten interneteko guneetan zehar nabigatzeko programa da. Buran (Android) ere prest dago baina Elaho-ren (iOS) garatzaileak ez du erantzun.

Remmel

Lemmy erabiltzeko iOSerako aplikazioa da. Garatzaileak ez du oraindik euskarazko lokalizazioa aplikazioan txertatu. Utzita dagoela dirudi, ez baitabil Lemmyren azken bertsioekin. 

LibreQR

Izenak iradoki bezala, QR kodeak nahieran sortzeko web interfazea da. Edukia, neurria, kolorea… aukeratu daiteke.

Grist

Kalkulu-orriak eta datu-baseak uztartzen dituen web aplikazioa da. Widgetak txertatu eta formularioak sortu daitezke. FileMaker-en oinordeko libretzat har daiteke.

Phanpy

ActivityPub web bezeroa da. Oso erraza da norberak ostatatzea, ez baitu konfiguraziorik behar. Bultzaden karrusela eta Zer berri? ezaugarri garrantzitsuenak ditu.

Navidrome

Musika-bilduma edozein lekutatik gozatzeko aukera ematen du, web-erabiltzailearen interfazearen bidez eta mugikorretarako hirugarrenen aplikazio bateragarrien bidez.

Directory lister

Webgune baten erroan dauden fitxategiak modu txukunean erakusteko tresna arina da.

signature PDF

PDF fitxategiekin lan egiteko web-tresna da. Dokumentuak antolatu eta sinatzeko erabil daiteke, bakarka zein elkarlanean.