Pribatutasuna

Bisitarien jarraipena

Webgune honek bisitarien jarraipena egiten du horien gutxi-gorabeherako jatorria, nabigatzailearen hizkuntza, gailua [mahai-gainekoa edota mugikorra] eta bisitaren denbora aztertzeko. Bisitariek webgune honetan izan lezaketen interesa ezagutzeko asmoa baino ez du.

Jarraipen honek ez die azpidomeinuei edota zerbitzuei eragiten —Mastodon, Matrix, Pixelfed, Plume…—; hasierako webgune honetan baino ez dira jasotzen datuak.

Datu horiek bertan aztertzen ditugu sistema propioa erabiliz: ez dira hirugarren enpresen eskuetara igarotzen eta ez ditugu etekin ekonomikoa lortzeko ustiatzen.

Jarraipena hautazkoa da eta bisita prozesatzea nahi ez baduzu:

  • Nabigatzaileko ezarpenak aztertu eta Do Not Track izeneko aukera aktibatu; balænak ez ditu zure bisitaren inguruko daturik erregistratuko. Aukera honek etorkizunean bisitatuko diren webgune guztietarako balio du, baina ez du esan nahi gainontzeko webgune horiek bisitariaren nahia errespetatuko dutenik: eskaera bat baino ez da-eta.

Cookieak

Cookieak webgune baten erabiltzaileari edo bisitariari buruzko informazioa gordetzen duten fitxategiak dira.

Ospe txarra dute urteetan zehar erabiltzaile edo bisitarien jarraipena egiteko erabili izan direlako, baina cookie guztiak ez dira berdinak: jarraipena egin daiteke cookierik gabe eta cookieak erabil daitezke erabiltzaile edo bisitarien datuak ustiatu gabe.

balænak (atariak) ez du cookierik erabiltzen, bai ordea balænak eskaintzen dituzten zerbitzuek [erregistratuta egonez gero] — cookierik gabe ezingo litzateke saiorik hasi zerbitzu horietan eta gutxienez zerbitzuok erabili bitartean beharrezkoak dira. Cookie horiek ez dute erabiltzailea zelatatzen eta ez dute iragarki asmorik.

FLoC

Google cookierik gabeko sistema berri bat hedatzen ari da bisitarien jarraipena egiten jarraitzeko (webguneen arduradunek nahi edo ez): erabiltzaileak bisitatutako webguneen arabera etiketatzen eta antzeko interesak dituzten pertsonen multzoetan sartzen ditu.

FLoC deritzaion cookierik gabeko jarraipen hori eragotzi nahi baduzu, aukeratu Mozilla Firefox edo Vivaldi bezalako nabigatzaileak, prozesua nabigatzailean bertan gertatzen delako; ekidin Chrome.

Datuen babesa

Datuak dakigun hobekien babesten ari gara:

  • erabiltzaile-izenak, [posta-helbideak] eta pasahitzak gordetzen dituzten datu-baseak pasahitz bidez daude babestuta
  • konexioak https protokoloa erabiliz egiten dira, MiiM eraso bidezko datu-lapurretak ekiditeko
  • softwarea egunean mantentzen dugu

Gure ahaleginak gorabehera, informazioa lapurtu edota bahitu dezakete. Datuak bortxaz edota baimendu gabeko atzipena dela-eta hirugarren eskuetara iritsiko balira, gogoz-kontra izango litzateke, eta kasu horietan ezingo genuke erantzukizuna onartu.

Arrisku horiek direla-eta, ez da beharrezkoa benetako izena edota posta elektronikoa ematea balænak eskaintzen dituen zerbitzuetan parte hartzeko.

…baina kontuan izan: posta elektronikorik ematen ez baduzu edo benetazkoa ez den batekin izena eman baduzu, pasahitza galduz gero ez da berreskuratzeko modurik izango.

Gogoratu: datuak gordetzeko tokirik seguruena, internetetik at dagoena!

Erabiltzaile-izenak

Goitizenak ongi etorriak dira baldintzekin bat baldin badatoz baina ez aprobetxatu anonimotasun hori mezu iraingarriak zabaltzeko, eta ez pentsa balænak legearen edota bestelako erasoen aurrean babes zaitzakeenik.

Formularioak

Mezu baztergarriak ekiditeko asmoz, Formspree enpresa erabiltzen dugu. Formularioko datuak Formspree enpresak jasoko ditu, mezua aztertu, eta ontzat emanez gero webgune honetako administratzaileari helaraziko dio.

Zoritxarrez, Formspreek AEBetan prozesatuko ditu datuak eta Google Analytics darabil webgunean eta baita mezua bidaltzeko captcha gunean ere, beste gauza txar askoren artean. Formspreeren pribatutasun-oharra  .

Gauzak horrela, atariko formularioan ez da beharrezkoa izena edota posta helbidea betetzea; izena ematekoan, bai ordea.

Mezu baztergarriak ekidin eta erabiltzaileen pribatutasuna bermatuko duen moduren baten bila jarraitzen dugu.

Posta-helbideak

Atariko harremanetarako formularioa erabiliz gero, balænak posta / xmpp / matrix helbidea iruzkinari erantzuteko erabiliko du bakarrik (behar izanez gero).

Helbide horiek ez dira inolako zerrendarik osatzeko gordeko ezta publizitatea bidaltzeko erabiliko ere.

Izena ematerakoan, nahi izanez gero, jakinarazpen zerrendan sar dezakegu zure posta helbidea. Zerbitzuetan egon daitezkeen aldaketak iragartzeko erabiliko da zerrenda hori.

Zerbitzuetan izena ematerakoan posta elektronikoa ere eman bada, software jakin horrek gordeko du prozesu automatikoetarako [borondatezko izen-ematea baieztatzeko, pasahitza berrezartzeko edota abisu garrantzitsuak jasotzeko].

Pasahitzak

Pasahitza ahaztuz gero, ezin zaitzakegu berreskuratzen lagundu; horregatik komenigarria da zerbitzuetan izena emateko orduan [benetazko] posta elektronikoa ere ematea, pasahitza berreskuratzeko prozedura abiatu ahal izateko.

Iragarkiak

Lehenago azaldu bezala, bisitarien datuak webgunearen erabilera estatistikoki neurtzeko baino ez dira baliatuko, inoiz ere ez erabiltzaileei zuzendutako iragarkiak erakusteko.

Erabiltzaileek ere ezin dute balæna helburu komertzialetarako erabili eta baldintzetan zehaztu bezala, honekin bat etorri ezean, kontua ezabatuko zaio arau-hausleari.

Kokapen geografikoa

Zerbitzaria eta berari lotutako datuak Euskal Herrian daude kokatuta eta Europar Batasuneko legediarekin bat dator.