kaixo,

Xabi nauzue, webgunea eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak kudeatzen dituen tipoa.

2014an hasi nintzen kontu hauetan eta urteetan zehar makina eta sistema eragile desberdinak erabili izan ditut.

Afizioa baino ez daukat eta beharraren arabera ikasiz noa, denbora dudanean. Lehen baino trebeagoa naizela uste dudan arren, asko daukat ikasteke.

Sistemen kudeaketan sakontzeaz gain, esperientzia honek programa batzuk euskarara ekartzeko ere balio izan didate.

Testu luzeak blogean idazten ditut, laburrak ActivityPub adabakian —biek ala biek federazioa darabilte— eta mezu-zuzenetarako XMPP (OMEMO zifraketarekin) zein Matrix ditut: xabi + domeinu nagusia da bertan erabiltzen dudan izena.